Argazkiak: Udaleko Kultura Saila.
Bateria-jole arrasatearrak ‘Neguko izarrak’ lana aurkeztu zuen atzo JAMEn, hain zuzen, bateria ikasketetako bere gradu amaierako lana.
Kontzertua Oreixe zikloaren baitakoa izan zen, eta Udaleko Kultura Sailak antolatua, baita JAMEko auditorioan eskainia ere.

Lan hau “proiektu kontzeptuala da, natura eta lau elementuak oinarri, jazza eta Euskal kultura uztartuz”.
Ekitaldian zenbait bidaide izan zituen taldekide, auditorioaren aforoa teknikoki bete egin zen, eta emanaldiak publikoaren txalo beroak lortu zituen. Hala osotu zen Oreixe Akustikoa zikloaren hamazazpigarren edizioa.




