Goiko argazkian: gorpua tapatuta ondoan ertzainak direla.
Gaztea gaur arratsaldean uretara sartu da, baina halako batean bere lagunek ez dute ikusi. Ondorioz, abisua eman diete larrialdi-zerbitzuei 17:45ean.
Urpekariek gaztea uretan hondoratuta aurkitu dute, eta urtegiko ‘irla’ren inguruan lehorreratu dute.
Osasun-zerbitzuek “suspertzeko egin ahalak egin dituzten arren, zoritxarrez, hil egin da”, Larrialdi-zerbitzuek azaldu bezala.
Bere bizia salbatzeko Babes Zibilak, Ertzaintzak (helikoptero eta-guzti), Suhiltzaileek, Anbulantzia batek… jardun dute.

Ertzaintzak azaldu du zendutakoa 25 urteko errumaniar jatorriko gizon bat zela, eta Bizkaian bizi zela egun.
Arratsaldeko 19:00ak aldera epailearen zain ziren, gorpua altxatzeko, izapide judizialak egiteko. Badirudi itota hil dela, baina heriotza argitzeko autopsia egingo diote. Gure doluminak familia eta lagunei.


Albistea osatzen gabiltza