Biko honek taldearen abestiak eta bertsioak joko ditu zapatuan. “Kulturaren aldeko eta Gaztetxea diruz laguntzeko kontzertua izango da”.
Argazkia: Taldea.
Perlatako Maialen eta Anek Maui Katane bikoa sortu dute. Kontzertua Gaztetxean eskainiko dute zapatu honetan 20:00etan.
“Perlataren abestiak eta bertsioak eskainiko ditugu, nahiz eta taldearen abesti azkarrenak ezingo ditugun jo” azaldu digu Ane Garaik. “Ekitaldia Kulturaren aldekoa izango da, baita Gaztetxea diruz laguntzeko ere”. Sarrera 3 eurokoa izango da.
Koronabirusaren ondorioz, ikus-entzule kopurua mugatu egingo da, eta ikus-entzuleek musukoa eraman beharko dute.