Perlatak herrian aurkeztu du ‘Duguna esateko’ disko berria, Biteriko karpan

0
1330

Plazaratu dituzten kantuen artean ‘Helduen gezurrak’ abestia izan da, Ekiñe Casadorekin batera eskaini dutena. Ikus-entzule ugarik jarraitu dute emanaldia, segurtasun neurriak betetzen.

Covid-aren aurkako segurtasuna handitzeko, antolatzaileek karparen aireztapena handitu dute, karparen ate gehiago zabalik mantenduz. Publikoak karpa bete du, segurtasun distantziak mantenduz, musukoa jantzita eta eskuak garbituz.

Perlatak aurten ‘Daukaguna esateko’ diskoa kalera atera dute, eta gaur Arrasaten aurkeztu ahal izan dute, testuinguru berezi batean izan den arren.

Abesti horietako batean, ‘Helduen gezurrak’, Ekiñe Casado herrikidea dute lagun, eta horregatik arrasatear musikaria oholtzara igo da abesti hau Perlatarekin batera eskaintzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen