Perlatak “Duguna esateko” bere azken diskoko “Limón y Chocolate” abestiaren bideoklipa aurkeztu du, taldekideek Berrizko Lorentzo Records estudioetan grabatutakoa. Bideoklipa garaietara egokitu dute, eta euren bideo propioak taldeari bidali dizkioten lagun eta ezagunen irudiak erabiliz egin dute.
Taldeko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu duten guztiei sare sozialengatik, eta diskoa “kartzeletatik askatu bezain pronto” erosi ahal izango dutela iragarri dute.