Perlatak bira egingo du Okzitania, Frantzia eta Saran Neallta Fola-kin

0
937

Arrasateko kuirpunk taldea gaur Bordelen zuzenekoa ematekoa da, Aretxabaletako Neallta Folakin. Ostiralean gauza bera egitekoa da Parisko L’International-en eta domekan Saran (Lapurdin).

Argazkia: PerlataKuirpunk.

Ane, Maialen eta Txerrak Aretxabaletako Neallta Fola taldearekin egingo dute bira, eta gaur izango da lehen kontzertua:

Zuzenekoa Bordele hiriko (Okzitania) L’Antidote-n ospatuko da 20:30etik aurrera kuirpunk eta punk-rock doinuak nagusi.

Etzi, urriaren 13an, bi euskal taldeok Parisko L’International-en joko dute, hiriko Pythies-ekin batera 19:30etik aurrera.

Igandean, berriz, hitzordua Sarako Pleka Trinketean izango da, ‘Perlata Fola Tour’a biribiltzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen