Arrasateko kuir punk taldearekin batera, Aretxabaletako eta Eskoriatzako taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte. Jaialdia gaueko 22:00 aldera hasiko da.
Argazkia: Markel Suarez.
Asteburu honetan ere zuzeneko musika izango da Gaztetxean, eta Perlatak ‘etxean’ joko du. Txerra Bolinaga ‘fitxajea’rekin batera, Maialen Oleaga, Ane Garai Arrietak eta Jaione Martinezek osatzen dute taldea.
Halaber, Aretxabaletan sortutako Txerrikumeak ere oholtzara igoko dira zapatuan. Jendarteratzen hasi diren ‘Nora heldu’ diskoa aurkeztuko dute oholtzan.
Gauza bera egingo du Jasan taldeak, Eskoriatzan sortutako taldea, rock-metala jorratuz eta ‘Heuretik jo’ lan berria aurkeztuz. Jaialdia gaueko 22:00 aldera hasiko da, sarrera 5 euro.