Astelehenero bilduko dira berriro Herriko Plazan, baina oraingoan goizeko 11:30ean.
Arrasateko Pentsionisten plataformak pentsio duina aldarrikatzeko astelehenero egiten ari ziren mobilizazioei berrekingo die bihar. Pentsiodunak astelehenero bilduko dira berriro Herriko plazan, baina bihartik aurrera 11:30ean, eta ez 12:00etan orain arte bezala. Plataformatik gogorarazi dutenez “elkarren arteko distantzia mantenduko dugula, eta bat egingo dugula koronabirusarekin hildako pertsonen inguruko doluminarekin”.
