Pentsionistek Toledoko Itunaren murrizketen aurkako manifestazioa egin dute

0
399

Arrasateko jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak deituta, ‘Toledoko Itunaren murrizketei ez’ lelopean manifestazioa egin da Herriko plazatik hasita. Manifestazioan 2010eko eta 2012ko lan erreformak,eta 2011ko eta 2013ko pentsioen erreformen murrizteak bertan behera uztea eskatu dute, baita Toledoko Itunaren azken murrizketak ere. Mobilizazioen hiru urte hauetan egin dituzten aldarrikapenak agerian jarri dituzte berriro: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; pentsioak KPIaren arabera igotzea; eta 1.200 euroko LGS.

Herriko plazan irakurritako testuaren bideoa:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen