Arrasateko pentsionistek gaur, astelehena,elkarretaratzeei ekin diote berriro Gabonetako etenaldiaren ondoren. Ohi bezala, Herriko plazan bildu dira eguerdiko 12:00etan: “Lau urte bete dura kalea atera ginenetik, eta une egokia da lortutakoaren eta egiteko dagoenaren balantzea egiteko. 2018 urtean hasi ginen, gure pentsioan %0,25 igoerarekin, eta 2019an erretiroa hartzeko asmoa zutenek bazekiten pentsioan murrizketa erantsia izango zutela. Pentsioen borrak etorkizuneko belaunaldietakoengatik ere bada. Badakigu pentsio publiko duinek berekin dakartzatela lan baldintza duinak. Horitim abiatuta, esan behar dugu 4 urteko borroka honek Merezi izan duela”.
1.- Pentsioen balorizazio indizea aplikatzeari utzi zitzaion (PP-aren erreforma 0,25).
2.- Jasangarritasun- Faktorea indarrean jartzea atzeratu zen.
3.- 2018an, oro har, pentsioak 1,7% igotzea; 2019an %1,6 2020an, %0,9 eta 2021ean beste %0,9%, %2,5-arteko atzerapenekin; gutxieneko pentsioak %3 izatea 2019an eta 2021-ean.
4.- Alarguntza pentsioa arautzeko soldataren kalkulua %56-era igarotzea 2018an eta %60 berriz 2019an (igoera horiek garbiak izateko ezarritako baldintzek %16ri soilik eragitea ekarri dute, gehienak emakumeak).
5.- Zaintzaile ez-profesionalen Gizarte Segurantzako kotizazioa itzultzea.
6.- LGS-a hilean 735,9-tik 900€ra igaroko da 2019an bat-batean.
- 52 urtetik gorakoentzako sorospen-eskubidea berriro berreskuratzea: PPk erretiratu
zituenak. - Erreformaren 1. zatian KONTUEN IKUSKARITZA garatzea onartzen da.
- Gastu desegokiak beren tokira, hots, Estatuko Aurrekontu Orokorretara, pasatzea.
- Gizarte Segurantzako kotizazioak %0,6 igotzea, diru-sarrerak handitzeko.
- Gainera, honako gai hauek azpimarratu egin ditugu: egoitzak, banku-praktikak, lehen mailako arreta, koordainketa farmazeutikoa, etb.
Aldi berean, esan behar dugu 2022ko urtarrilaren 10ean zenbait gai egiteke daudela oraindik:
1.- Gure pentsioaren igoera, 2022rako, tranpa duen KPlaren arabera kalkulatzen da: 2021eko % 5,6tik 2,5 besterik ez zaigu ematen, eta 3,1 kentzen zaigu atzerapenetan eta pentsioaren eguneratzean. Ezin dugu galdutzat eman eskubide hori: ez KPI tranpari.
2.- Erreklamatzen dugun gutxieneko pentsioa erreformaren 2. zatirako uzten dute, asmo-adierazpen batekin (batez besteko soldataren % 60).
3.- Kotizazio-karrera luzeei (40 urtetik gorakoei) ez zaizkie zigorrak kentzen.
4.- Belaunaldien Arteko Ekitate Mekanismoa, Iraunkortasun Faktorearen ordezkoa da.
5.- Pentsioen Sistema Publiko banatzailearen zati bat murriztu nahi dute, eta zati hori Banku Pribatuak kudeatutako pentsio-funts pribatuekin osatu.
6.- Onartu den Erreforma honek, erretiro-adina 67 urtera atzeratzen du, hasierako pentsioa kalkulatzeko urte kopurua handitzen du, %100erako kotizatutako urte gehiago eskatzen ditu eta lan-bizitza luzatzea saritzen du. Bitartean gazteen % 40k lanik ez du aurkitzen.
Beraz, pentsioak KPI errealarekin errebalorizatzeko promesak, 1080ko Gutxieneko Pentsioa, genero-arrakala murriztea, legegintzaldiaren amaierarako gutxieneko soldata batez besteko soldataren %60ra ezartzea, eta lan-erreformen eta pentsioen alderdi negatiboak indargabetzea egiteke daude oraindik. Gure presioa kalean mantendu behar dugu.
Urtarrilaren 15ean denok ALDERDI EDERRERA (Donostia) 12:00etan