Pentsionistek bat egin dute Emakumeen Aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Egunarekin

0
507

Testua: Arrasateko Pentsionistak. Argazkia: MB artxiboa.

Bizi garen sistema patriarkala gizonek emakumeek baino gehiago balio dutelako ideian oinarritzen da, eta bizitzako esparru guztietan eragina duen balio-sistema bat sustatzen du, eta emakumeenganako askotariko diskriminazio eta indarker8ia ekintzetan islatzen du.

Adineko emakumeok ez gaude genero-indarkeriatik salbu.

Sarritan, familian eta gizartean, baita laguntza-guneetan ere, tratu txar psikologikoak jasaten ditugu, hala nola umiliazioak, sinesgarritasunik eza, irainak, diruaren kontrola, abandonua, isolamendua, etab.

Adineko emakumeok geure burua defendatzeko zailtasun gehien ditugun kolektiboa izaten jarraitzen dugu; izan ere, sinetsiak izateko mesfidatzak, salatzeko beldurrak, egoera ekonomikoak, ziurgarritasunak eta lotsak mendekotasuna eta isiltasuna areagotzen dituzte, eta, horregatik, ez dira salatzen eremu pribatuan egindako erasoak eta indarkeria.

Adierazitako guztiagatik, gure ahotsa emakumeen aurkao indarkeriaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzen diren pertsona guztienarekin batu nahi dugu. Eta dei egiten dugu azaroaen 25ean herri eta hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzera.

Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!

Pentsiodunak aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen