Pentsionistek astelehenetako elkarretaratzeak berrartu dituzte gaur Herriko plazan

0
400

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, elkarretaratzeak egin ditu berriz, hiru hiriburutan eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 70 herritan. Arrasateko pentsiodunak ere elkartu dira Herriko plazan.

Hau da gaur bertan irakurri duten testua:

“Hilabete hauetan, eta alarma-egoera altxatu ondoren, mobilizata egin gara, eta 29 hilabete daramatzagu, gure osasuna bermatzea eta gure mov ilizazioetan inork arriskurik txikiena ez izatea izan dugu lehentasun. Bizitza asko dugu aurretik eta gauzaq asko aldatu behar dira hulrrengo belaunaldiei gizarte justu, solidario, iraunkor eta osasuntsua uzteko.

Orain arte egin dugun bezala zaintzen jarraituko dugu, eta aldi berean, kalean jarraituko dugu gure aldarrikapenak defendatzen; izan ere, lortu dugun apurra eta oraindik lortzeko dagoena borrokatuz irabaziko dugu.

Guretzat, pandemiak, langile, emakume eta gazteentzat bezala aurpegi trafiko bikoitza du, gaizotasunaren aurpegi eta pobreziaren aurpegia, pobrezia hori gero eta aberatsuago bihurtzen direnen proportzio bserean hedatzen da.

Gaur egun, Estatuko EAEko eta Nafarroako gobernuak plangintzak eta aurrekontuak egiten ari dira, eta pentsiodunen mugimenduaren ahotsa eta ladarrikapenak entzun eta aintzat har ditzatela eskatzen diegu.

Mendekotasuna artatzeko sistema, mendekotasuna duten adinekoen biltegi izateari lutz diezaion adarrikatzen jarraituko dluglu, etga gutxi batzuek gure eskubide eta premiaekin negozioa egin dezaten daltu egingo dugu. Gaur , Mulncuko Osasun Erakundeak pandemia deklaratu eta 6 hilabetera, egoitza asko oraindik ez da leku segurua, ez baitira horretako beharrezko neurriak baliabideak hartu.

Krisi satitarioak eta krisi ekonomikoak sodatak eta diru-sarrerak murrizten ari dira, eta enplegua prekarizatu eta pentsioak murrizten dituzten lan- eta pentsio-erreformek indarrean jarraitzen dute. Lanbidearteko Gutxieneko Soldatara iristen ez diren langileak ezta bizi-baldintza duinak lortu ere. Pentsioak dituzten emakumeak, alarguntasunarena kasu, egoera hori bereziki gordinki pairatzen ari dira, eta, gainera, aitortu eta ordaindu gabeko zainketa lana ugaritu egin zaie.

Banku Zentralek zirkulazioan jarri dituzten biloika auroak aipatzen dituzten gobernuek, bian osasun-sistema eta sistema sozio-sanitarioa ez dira asistentziaren kalitatea hobetzen ari, ezta soldatak eta diru-sarrerak pandemiaren aurreko mailetara iristen ere, eta pentsioak ez dira hobetzen.

Irailean Toledoko Ituna bilduko da berriro, eta handik gutxira Bruselako akordioak eta EAEko eta Nafarroako aurrekontuak berretsiko dituzte.

Azken bi urteetan entzun ditugun promesa eta ipun berberak entzungo digugu berriz ere, baina ez dugu beste promesarik nahi, pensioen eta pretsio publiko duinen sistema publikoa bermatuko diten egitateak nahi ditugu, gure mobilizazioetan behin eta berriz eskatu ditugun aldarrikapenak egia bihur daitezen nahi dugu, eta osasun-sistema publiko eta zerbituak nabarmen hobetuz bizitzea merezi duen bizitzarako eta osasunerako dugun eskubidea bermatzea nahi dugu.

Horregatik, arrazoi soberan ditugu Euskal Herriko plazak eta herriak betetzeko eta horrela jarraituko dugu gure helburuak lortu arte.

Gobernatzen duenak gobernatu, pentsio publikoak defendatu.

Mobilizaioa da gure bermea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen