Pentsioetan genero arrakalarekin amaitu dezagun [Testua: Arrasateko pentsionistak]

0
134

Atzo Herriko plazan egindako bilkuran irakurritako testua:

Pentsiodunok bat gatoz jasangarria eta duina izango den Pentsio Sistema Publiko baten alde borrokatzeko beharrarekin. Hori dela eta, gure aldarrikapen nagusietako bat pentsioetan dagoen genero-arrakalarekin amaitzen da, emakumeek bere lan-balditzetan jasaten duten diskriminazioan eta desberdintasunean baita jatorria hein handi batean.

Emakumeak  dira ia bederatzi milioi pentsiodunen erdiak, baina alarguntza-pentsioa jasotzen dute gehienek. Heren batek soilik du bere lan-bizitzarekin lortutako pentsioa, eta batez gesteko zenbateko gizonena baino %36 txikiagoa.

Azaroan, Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunaren 23 gomendioak onartu zituen 13, 15 eta 17 puntuek lotura dute pentsioetako genero-arrakalarekin, eta hirurek planteatzen dute egungo prestazioak okertzea:

  • 13. gomendioak 65 urte edo gehiago dituztenentzat alarguntza-pentsioa mugatzea planteatzen du, eta egungo kalkulua okertzea kausatzailea jardunean dagoenean, azken 15 urteetan aukeratu beharreko 24 hilabeteak orain indarrean dauden azken 23 urteekin aldatuz erretiroa kalkulatzeko.
  • 15. gomendioak solidaritateaz eta nahikotasun-bermeaz hitz egiten du, baina nahi dutena da kotizazio gabeko pentsioak pobrezia-prestazio asistentziatzat hartzea, eta gutxieneko pentsioak kalkulatzeko kontuan hartzea pentsio publiko txikiagoa eta pentsio pribatu handiago duten Europako herrialdeen ordezkapen-tasa, baina guk jarraituko dugu oihukatzen 1080 baino gutxiagorekin ez zaizkigula kontuak ateratzen.
  • 17. gomendioak jasotzen du emakumeek karrera profesional laburrenak, irregularrenak eta ezegonkorrenak dituztela, eta ardurapean dituzten mendeko pertsonak zaintzeak kotizazio hutsuneak ez sortzeko beharra, baina ez dute inolako neurri zehatzik proposatzen. Etxeko langileak erregimen orokorrean sartu behar direla esan dute. 27/2011 Legean jada onartu zen erabaki hori, baina ordutik ez da bete. Hala ere, Estatuko Gobernuak ez du onartu Lanaren Nazioarteko Erakundea 189. hitzarmena, 2013tik indarrean dagoena, etxeko langileen lan duinari buruzkoa, eta ez ditu langile migratzaile asko erregularizatzen.  Kalkuluen arabera, milioi bat emakumek baino gehiagok lan egiten dute prekarioan etxeko lanetan, eta Gizarte Segurantzak berak LGSren azpiko kotizazioak onartzen ditu lanaldi osoetan.

Emakumeak gehiengoa dira pentsiorik baxuenak jasotzen, eta pentsioetako genero-arrakalari aurre egiteko. Kotizazio gabeko pentsioen sistema berrikusi behar da, hilean 402 €-ko gehienekoa bizitzeko nahikoa ez delako, eta berdin alarguntza-pentsioarekin, horren batez besteko zenbatekoa hilean 700 €-koa baino ez baita. Horregatik, modurik zuzenena eta eraginkorrena da alarguntza-pentsioetan kausatzailearen oinarri arautzailearen %100 bermatzea, eta gutxieneko pentsio gisa 1080 € ezartzea, hau da, Europako gutun sozialak eskatzen duen 1200 €-ko LGSren %90.

Diskriminazio eta ezberdintasunen kontra, gutxieneko pentsio duinak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen