Gaur iritsi da gure bailarara Bizikleta Martxa, Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduak antolatutakoa. Izan ere, Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 24tik 29ra, “Pentsio publiko duinak! Murrizketarik gabe!” lelopean. Oreretatik irten eta sei etapatan zeharkatuko du martxak Gipuzkoa.
Pentsiodunen Mugimenduak hiru urte eta erdi darama neurriak hartzea eskatzen Espainia, Gasteiz eta Nafarroako gobernuei pentsio publiko duinak lortzeko. Giroa berotu eta jendea larunbatean Donostian izango den manifestaziora joan dadin animatze aldera antolatu da martxa.
Gaur goizean iritsi da Oñatira, eta ondoren Arrasate eta Bergarara abiatu da.
Hemen Oñatiko argazki sorta.