Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da, Herriko plazan. Arrasateko Erretiratu eta Pentsionistek plataformak antolatuta.
Argazkia: Pentsionisten plataforma, artxiboa.
Pentsionista guztientzako pentsio duinak aldarrikatzen jarraituko dute bihartik aurrera. Antolakuntzatik gogoratu dute derrigorrezkoak izango direla segurtasun-tartea mantentzea eta maskara erabiltzea.