Patxi Ruiz presoaren egoeraren aurrean Jaiki eta ikasle abertzaleen testua

0
595

Testua: Jaiki eta ikasle abertzaleak

Jaikik eta ikasle abertzaleek adierazi dutenez “Patxi Ruiz euskal presoa gose eta egarri greban dago astelehenetik, bere kontrako mehatxu eta jazarpena salatzeko. Oraingoan, espetxe funtzionario batek eta bere moduloko zuzendariak bere protesta eskubidea zapaltzeaz gain, mehatxu egin zioten, ulertzera emanez bere bizitzaren edo osotasunaren kontra ekingo dutela. Horren aurrean, bere buruari zauri larriak eragin zizkion Patxi Ruizek, protesta gisa, eta gose eta egarri greba abiarazi zuen. Kontuan hartu behar da egarri greba batean lau egunetara gorputzeko organo garrantzitsuak huts egiten hasten direla. Beraz, oraingoan ere, euskal preso politiko bat espetxean hiltzeko aukera handiak daudela begibistakoa da. Aministiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honako puntuak jakinarazi ditu, Arrasaten ere zabaldu nahi genituzkeenak”:

-Murcia II espetxeko zuzendariari faxa bidaltzea eskatzen da, amnistiaaskatasuna.com webguneak emandako testu eta irizpideen barruan.


-Hainbat preso politikok (Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotanok) elkartasun baraualdia hasiko dute. Eta beste zenbaitek ere txapeoak eta bestelako elkartasun keinuak abiarazi dituzte.


-AAEAM-ko lau kidek gose greba hasi dute.

Honetaz gain, hau gehitu dute: “Euskal Preso politikoen kontrako erbesteratze eta sakabanaketa sistematikoak, isolamendu politikak, jipoiak… Euskal Herri Langilearen kontrako erasoak dira, gudari izatera ausartzeagatik zutitu zirenak suntsitzeko pentsatua. Horregatik, guk euren borrokaren zilegitasun osoa azpimarratu nahi dugu, eta independentzia sozialistarako bidea borrokaren bidez egin behar dela aldarrikatzen dugu.Gure aldetik, dei egiten diegu herritarrei, kaleak, balkoiak, paretak, sare sozialak… elkartasun mezuz eta errebeldiaz betetzera, baita ere mobilizazio eta ekimenei adi egotera”.

PRESOAK KALERA
AMNISTIA OSOA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen