Patxi Luquek eta Tolin mariatxiak itxi dute Ziorla Fest jaialdia

0
1067

Hiru eguneko kontzertuen ondoren, gaur eguerdian itxi da Ziorla Fest jaialdiaren aurtengo edizioa. Jaialdia ixteko arduradunak Patxi Luque eta Tolin mariatxia izan dira. Luque Txinato tabernan aritu da abesti ezagunak interpretatzen. Entzuleek berarekin kantatzera igotzeko aukera izan dute.

Ziorla tabernan Tolin mariatxia aritu da. Publikoak abestu eta dantzatu du interpretatu dituen mexikar rantxera eta korrituekin. Ez dira falta izan genero honetako abesti ezagunenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen