Patxi Irurzunek ‘Tratado de hortografía (Una novela sobre el Rock Radikal Vasco)’ eleberria aurkeztu du Gaztetxean

0
336

AGAKOk 30. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan,  Patxi Irurzun idazle nafarrak ‘Tratado de hortografía (Una novela sobre el Rock Radikal Vasco)’ eleberria aurkeztu zuen Arrasateko Gaztetxean.

Oso aurkezpen berezia izan zen, liburuaz hitz egiteaz gain, aurkezpenaren amaieran Euskal Rock Erradikaleko talde eta kantu garrantzitsuenen errepasoa egin baitzuten, baita genero honetan eragin handiena izan zuten talde batzuengatik. Aurkezpena elkarrizketa formatuan egin zen, eta zeremonia-maisu gisa Fernando Garaia kazetaria aritu zen.

Irunzunen eleberri berria prisma oso pertsonal batetik idatzia dago. Idazlea bera bezala, eleberriko protagonista liburuzaina eta idazlea da, baina egileak ukatu egin du eleberri autobiografikoa denik. Bi seme-alaba dituen aita baten istorioa kontatzen du, alargun geratu dena eta familia bakarrik atera behar duena. Eleberrian bere seme-alabekiko belaunaldien arteko harremana eta 80ko hamarkadan bizitakoaren nostalgia islatzen ditu.

Bere idazle ibilbide osoan zehar, bere liburu guztietan musika oso presente egon da beti. Garaiak dioen bezala “lehen idatzi dituen liburu guztiek eleberri hau idazteko bidea markatu izan balute bezala da. ” Iazko uztailaren 14an Iruñean aurkeztu zenetik arrakasta handia izan du eleberriak, eta dagoeneko hirugarren edizioa du. Izan duen arrakasta dela eta, Irurzun bigarren zati bat idaztera animatu da.

Idazleak berak azaldu du zerk eraman zuen liburu hau idaztera. “Beti gustatu izan zait musika, baina musikaria izateko dohainik ez nuenez, oso txikitatik idazten dut. Horregatik, nire liburuan beti egon dira musikarekin lotutako keinuak eta pertsonaiak. ” Hala ere, musika ez zen inoiz izan bere eleberrien gai nagusia. “Euskal Rock Erradikala sortu zen garaia nire nerabezaroarekin bat etorri zen, eta horren inguruan idazteko gogo handia nuen. Erlijioa balitz bezala bizi genuen, eta hori islatu nahi izan dut. “

Liburuan Los tampones taldeko kide baten istorioa kontatzen du: “Abesti arrakastatsu bakarra izan zuten: ‘Estamos contra las normas’, gaur egun bizi duen bizitza, seme-alaba nerabeekin duen harremana, lanarekin dituen arazoak, emaztearen galera kontatzen ditu, baina nerabezaroa ere atzean uzten du, 80 urterekin Rock Erradikalaren atzean. “

Eleberri honek ere oso izenburu bitxia du, idazleak azaltzen digu zergatik idazten du ‘Tratado de hortografía’ H-rekin. “Liburuan, grafittien ortografia-akatsak zuzentzen dituen gerrilla ortografiko bat azaltzen da. Orain transgresoreena zuzen idaztea da. Paradoxa da protagonista gaztea zenean k batekin idazten zuela dena, eta orain errebeldia hori berreskuratzen saiatzen da zuzen idatzita.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen