Patxi Irurtzunek ‘Literatura, Rock & Rolla eta gaztetxeak’ hitzaldia emango du Gaztetxean ostegunean

0
507

AGAKOk 30. urteurrena ospatzeko antolatu duen egitarauaren barruan, ostegunean, apirilak 22, Patxi Irurtzun idazle nafarrak ‘Literatura, Rock & Rolla eta gaztetxeak’ hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Arrasateko Gaztetxean.

Patxi Irurtzun (Iruñea, 1969) idazle, kazetari, liburuzain eta filologoak ‘Dios nunca reza’ egunkaria idatzi du, eta beste askoren artean, ‘Tratado de hortografía (Una novela sobre el Rock radikal Vasco)’ eleberria. Horrez gain, haurrentzako hainbat biografia (Beethoven, Franklin, Mozart) eta ‘Érase una vez en Navarra’ ipuin bilduma idatzi ditu Diario de Navarra egunkariarentzat.

Hainbat sari irabazi ditu, besteak beste El Viajero, El País-Aguilar, El Ciudad de Palencia, San Fermini buruzko Antzerki Testuen Lehiaketa (Fiambre ipuinaren egokitzapen batekin, Gayarre Antzokian estreinatua), Nafarroako Gobernuaren Sorrera Saria edo Francisco Yndurain, idazle gazteentzako letren saria. Gainera finalista izan zen beste batzuetan, Desnivel edo Marca Kirol Liburua kasuetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen