Pasta dastaketa eta hamaikakoaren aurkezpena izan dira Gozaldian

0
1308

Arrasate ere maiatzaren 15etik 25ra izango den Euskaraldirako prestatzen ari da. Gaurkoan, GEIKEk antolatuta, Gozaldia ospatu da Seber Altube plazan. Lehenengo aldiz udaberrian ospatuko den ekimenean, Ahobizi zein Belarriprest rolarekin parte hartzeko deia zabaldu diete herritarrei.

Gozaldiko protagonistak, herriko lau gozogileek egindako pastak izan dira. Horrekin batera, txikienek Txatxilipurdi elkartearekin jolasean haritzeko aukera izan dute.

Jarraian, Gozaldiko ekitaldia etorri da, Bertso eskolako kideek estreinatu dute eta ondoren, 2025eko euskaraldiko berrikuntza nagusiak aipatu dituzte. Irudi eta lelo berriarekin dator: “Elkar mugituz egingo dugu”.

Bestetik, Arrasateko Euskaraldiko hamaikakoaren berri eman dute, hauek izango dira: Brian Mena Echeverria, Anixe Uribarren Bengoa, Luka Bergaretxe Otadui, Maitane Tricio Duque, Gloria Nieves del Olmo, Arkaitz Agirrezabal Mateo, Emma Cairns, Fernando San Miguel Zubieta, Lucy Cebrino Lozano, Belen Kortabarria Atxa eta Aitor Etxezarreta Learreta.

Amaitzeko, talde argazkia atera dute hamaikakoko kideekin eta bertaratutakoekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen