Mendizale bat ebakuatu dute Urbian eta parapentista bat lagundu dute Urkulun

0
1463

22 urteko mendizale batek min hartu du Urbian, eta helikoptero batek Arrasateko Ospitalera ekarri du. Bestalde, Urkulun parapentista bat lagundu dute.

Irudia: SOS Deiak.

Eguerdiko 14:00 aldera Urkulu urtegiaren inguruan parapentista bat lagundu dute Larrialdi-zerbitzuek eta “onik atera da”.

Larrialdi Zerbitzuek ere azaldu dutenez Urbian 22 urteko mendizale batek hankan min hartu du, eta “Arbelarko txaboletan ibili ezinik gelditu da”. Larrialdi-zerbitzukoek helikopteroz ebakuatu dute 16:30 aldera, eta Arrasateko Ospitalera ekarri dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen