Palestinarrendako elikagaiak biltzen aritu dira Arizmendiko DBH3koak

0
650

Lortutako elikagaiak Zaporeak elkarteari emango dizkiete dohaintzan, Zaporeak Lesbosera bidal ditzan. Hortaz gain, Arrasateko lagun hauek palestinarrei laguntzeko beste ekimen batzuk ere antolatu dituzte.

Arizmendi Ikastolako DBH3-ko Gaztelupeko neska-mutilak ‘Ta zer ez da berdin’ PROI-an murgilduta gaude, irakasleak gidaturik.

Lagun hauen azken produktua, gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da eta ‘Arrasate Palestinarekin’ kanpaina antolatu dute, bertako herritarrei laguntzeko.

Kanpaina honekin ekintza ezberdinak antolatzen edota gauzatzen ari dira, adibidez “jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko argazki erakusketa bat herrian zehar”.

Arazoa salatzeko, pankartak eta QR ezberdinak kokatzekoak dira Arrasaten zehar “mezua egoera salatzen dituzten irudi zein datuak izango dira”.

Bestalde, egoera honi laguntzen dabiltzan beste eragileen inguruan berri emateko kartel ezberdinak ere herrian zehar jartzekoak dira.

Halaber, atzo elikagai bilketa bat egin zuten, Arizmendi Ikastolako zenbait gunetan. Hartara, aurkezpenak egin izan dituzte bai palestinarren kinka larriaz ikaskideak sentsibilizatzeko, bai egoera salatzeko, bai ekintza solidarioan parte har zezaten.

Elikagai bilketa Musakolako Eroskin, BMn, Lidl-en eta San Andresko BMn ere egin zuten, atzo eguerdi-arratsalde partean, herritarren elkartasunari bidea emanez.

Lortutako elikagaiak¬†Zaporeak elkarteari ematekoak dira, ondoren Zaporeak Lesbosera bidal ditzan. Zorionak ‘Arrasate Palestinarekin’!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen