Paleolito garaitik, Txikizio garaira [Testua: zenbait arrasatear]

3
1232

Argazkia: Zenbait herritar.

Ustezko garapenaren, hazkundearen, negozioaren eta kapitalaren izenean, guztiak balio du. Xume hasi ginen gure garaian, 1956an. Gure pintzel, trapu eta eskuekin. Paleolitoan bizi ziren gure arbaso, Neandertal eta aintzinako gizakiak ezagutzen. Biolentziaz jarduten dute orain, 2023an, lehergai, makina eta hormigoiz. Udalatxeko magal guztietan, baso, erreka, lur eta mendiak apurtuz. Ondare arkeologiko, kultural eta naturala zena; hauts, zulo, burdinazko hesi eta antinatura bihurtu dute. Bertan egindako aurkikuntzak, eta egiteko zirenak, garrantzitsuak izanagatik ere, desagertu dira. Deuseztu dituzte.

Nora begira gaude? Gezurra den istorio bat saltzen digute: Abiadura Handiko Trena beharrezkoa da, ekologikoa, soziala, CO2 isurketak murrizten dituena… Egia bakarra, beraien negozioa eta diru gosea denean. Politikariek sinatu eta onartzen dituzten aurrekontuetan idazten da hori. Herriaren bizkar eta Lurra hipotekatuz.

Gero eta azpiegitura handiagoak, Lurraren txikizio handiagoa, diru publikoaren lapurreta handiagoa. Kapitalaren politika, hormigoizko zimenduetan bermatzen da. Trantsizio ekologikoa deituko diote, korbata berdeak jantziko dituzte eta proiektu erraldoiak salduko dizkigute behin eta berriz. Ingurumena eta mendiak txikituz, etekin handiagoa kapitalari. Desazkundea denean lurrak eskatzen duena.

Europan eta munduan faxismoaren gorakada bizitzen ari garen garai honetan, hazkundearen faxismoa inposatzen digute. Beraien ama (Lurra) saltzeko ere kapazak dira!

Lurra bizirik!

AHTrik ez!!!

Proiektu txikitzaileak gelditu!!!

3 IRUZKIN

  1. Oso landuta murala.
    Hori penia ez dauela asko iraungo gure Udal gobernuko “garbitasun” brigadekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen