Borroka Antiinperialistaren Nazioarteko Astea da honakoa, eta Ezker Abertzaleak internazionalismoan nabarmendutako zenbait pertsona publikoki gogora ekarriko ditu.
Kartela: antolatzaileak.
Arrasaten gaur Pakito Arriaranen inguruko ekitaldia egingo da, eta gura duten herritarrek talde argazki bat egingo dute Monterron parkean. Hitzordua arratsaldeko 19:00etarako jarri dute, arrasatearraren aldeko oroitarrian.