Pakito Arriaran omendu gura izan da, Che Guevararen hilketaren urteurrenean

0
1380

Ezker abertzaleak antolatuta, argazki herrikoia egin dute Monterronen. Euskal Herriak “gainontzeko herriei egin diezaiekegun ekarpenik handiena gure herriaren askatasuna lortzea da”.

Beheko testua eta argazkiak: antolatzaileak.

Borroka antiiperialistaren nazioarteko astea da hau. Gaur betetzen dira 53 urte, 1967ko urriaren 9an Che Guevara de la Serna Bolivian hil zutenetik. Hortik dator aste hau borroka antiinperialista izendatzearena.

Gaur ezker abertzaleak, Euskal Herriak eman dituen iraultzaile internazionalistak omendu nahi izan ditu. Horretarako, Iruñean Roberto Facal eta Fernando Morroni, Bolibarren Simon Bolibar, Garesen Begoña Arandigoyen Alba eta Arrasaten Pakito Arriaran omendu nahi izan ditu.

Che akabatzeko arrazoi berberak zituzten boteretsuek, Pakito Arriaran hiltzeko. Munduan barrena beste milaka gudari, pentsalari, borrokalari eta militante desagerrarazteko izan dituzten arrazoi berberak.

Guk gaurkoan ere Pakito Arriaranen adibidea aldarrikatu nahi dugu, internazionalismoa ulertzeko adibide garbia baita. Euskal Herrian, bere herriaren alde borrokatu zuen. “Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko” utzi zuen idatzita familiari bidalitako eskutitzan.

Eta guk ere esaten dugunean, gainontzeko herriei egin diezaiekegun ekarpenik handiena gure herriaren askatasuna lortzea dela, Pakitoren adibide praktikoa datorkigu gogora.

Gora munduko herrien borroka antiinperialistak, gora Euskal Herria internazionalista.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen