Pagotxen azoka ostegunetik ireki da, eskaintza zabala eskainiz

0
684

Gaur (osteguna), bihar eta etzi zabalik izango da Ibai-Artek antolatutako Merkemerkaua, hain zuzen, udaberri-udako stock azoka. Gaur 16:00etatik iluntzeko 20:00etara egiten ari da, bihar ordutegi berbera izango du, eta larunbatean goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Bertan saltoki parte-hartzaileek kalera atera dute eskaintza zabala: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, hizkuntza akademia, autoak, etab. Ondorengoak dira saltoki parte-hartzaileak:

Gaur Kids & Us akademiak antzezlan bat eskaini du, eta Hauspo Egunak zenbait kultura-ekitaldi plazaratuko ditu:

– Ostiralean
o 18.30: Mirari, Maddi eta Izaro. San Andresen, Hiruki Plazan
o 20.00: Izer eta Eneko Dorronsoro. Portaloian.
– Larunbatean:
o 12.30: Iñaki Dieguez eta Xabier Leturia + Txikitxu-Arrostaitz. Jokin
Zaitegin
o 19.00: Iñaki Plaza eta Koldo Uriarte. Herriko Plazan.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen