Ozenkik lirika “kalera atera du” pianodun kontzertu formatuan

0
636

Domeka honetan Ozenki elkarteak, Arrasateko Udalaren, Ibai-Arteren eta Arrasate Bluesen babesarekin, kontzertu Liriko bat egin du Arrasateko Parrokian.

Arrasateko elkarteak azken denboraldi honetan egiten dabiltzan ekitaldien baitan, herriko kultura eta komertzioa dinamizatzeko, Ozenkik lirika “kalera atera du pianodun kontzertu formatuan, “Musikeneko balore gazteen parte-hartzearekin”.

Bertan parte hartu dute Aitor Garitano bergararrak, Estibaliz Arroyo soprano gasteiztarrak eta Julen Garcia baritono bilbotarrak, Arkaitz Mendoza piano irakasle donostiarrak lagunduta, eta Josean Garciaren zuzendaritza eszenikoarekin.
Kontzertuan operako ariez, zarzuelaz eta herri-abestiez gozatu ahal izan da, bai bakarka, bai binaka eskainiak. Aforoa covid arautegiak onarturikoa izan da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen