Amaia Antzokiak beteta txalotu du Ozenkik antolaturiko ‘La Traviatta’

0
2077

Bi urteko geldialdearen ostean, ‘bel cantoa’ Amaia Udal Antzokira itzuli da, gaur arratsaldean, Opera 2001en eskutik.

Ozenki elkarteak baieztatu du opera bat Arrasatera ekartzeak, hiriburuetatik at, “esfortzu ekonomiko eta logistiko handiak suposatzen dituela”.

Operazaleek ezin hobeto erantzun dute gaurkoan, eta aforoko sarrera guztiak agortu dituzte, Giuseppe Verdik konposatutako obra ikus-entzuteko.

Taula gainean bakarlariak eta 20 laguneko abesbatza aritu dira, eta ‘fosoan’ berriz 30 laguneko orkestra sinfonikoa.

Publikoa ikus-entzundakoarekin gustura geratu da eta txaloak eskaini ditu emanaldian zehar, batez ere obraren amaieran, ohi denez.

Zenbait operazalek galdetu dute ea ‘La Bohème’ obra bertan noiz eskainiko den. Ozenkik erantzun du “esfortzuak egingo ditugula otsail-martxoan ekartzeko, baina Amaia Antzokian obra sakonak egingo direnez, momentuz ezin dugu gehiago zehaztu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen