Ozenkik antolatuta, Gabonetako gala lirikoko sarrerak erosgai dira

0
707

Miren Urbieta sopranoak, Igor Peral tenoreak, Alberto Arrabal baritonoak eta Arkaitz Mendoza pianistak hartuko dute parte ekitaldian.

Dagoeneko erosgai dira Gabonetako kontzerturako sarrerak, Ozenki elkarteak antolaturik. Kontzertua Amaia antzokian izango da, abenduaren 17an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan.

Bertan ahotsa jarriko dute Miren Urbieta sopranoak, Igor Peral tenoreak eta Alberto Arrabal baritonoak. Pianoan lagun izango dute Arkaitz Mendoza maisua.

Emanaldian zehar gozagai izango dira aria eta erromantza onenetarioak, baita zarzuela eta gabon-kantak ere.

Sarreran prezioa 15 eurokoa da, eta eskuratu daitezke Kutxabanken webgunean, udal-webgunean eta Amaia antzokiko takilan.

Ozenki elkarte arrasatearrak “kulturaren sektorearen aldeko deialdi bat egiten du, baliabideak jarriz ekitaldi hau osasun-inguru seguru batean egin dadin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen