Beheko argazkia: Ozenki elkartea
Dagoeneko salgai daude Ozenki elkarteak antolatzen duen Gala Lirikoko sarrerak. Amaia antzokian izango da, abenduaren 18an, asteazkena, 20:15ean.
Opera 2001 konpainiaren eskutik, Gala Lirikoa musikaz, operaz eta zarzuelaz betea dator. Yeonjoo Park soprano korearrak jarriko du ahotsa eta David Baños murtziarrak, opera ezagunenetako errepertorio zabala eskainiko du.
Yeonjoo Park soprano korearrak adibidez, duela gutxi, 100 ANNI PUCCINI saria irabazi berri du, Parman (Italia), autore italiarra hil zenetik 100. urteuaurreneko oroimen ekitaldian. Gabonetako gala honetan parte hartu dutenen maila adierazten du horrek.

Hauekin batera, Slhomo Rodríguez pianoko musika-zuzendari gisa, Georgiy Sokolov biolineko bakarlari gisa eta Coro Hernández biolontxeloarekin ariko dira.
Kontzertu hau, Castreseko (Frantzia) Goya museoaren inaugurazio ekitaldiaren jarraipena da, arrakastatsua izan baitzen.
Sarrerak salgai daude
Sarrerak Kutxabanken, Amaia Antzokiko leihatiletan, Altuna drogerian eta Ozenki elkartearen postan: ozenkielkartea@hotmail.es eskuratu daitezke eta 25 euro balio dute.




