Ozenki elkarteak Amaia Antzokia liluratu du Gala Liriko klasikoarekin

0
695

Ozenki elkartea, Gala Liriko klasikoarekin itzuli da gaurkoan Amaia Antzokira. Yeonjoo Park soprano korearrak eta David Baños tenor murtziarrak, Slhomo Rodríguez pianojolearen, biolinean Georgiy Sokolov eta Coro Hernández biolontxelistaren laguntzarekin ikusleen txalo zaparrada lortu dute.

Ozenki elkarteak, formatu klasikoagoaren aldeko apustua egin du eta bere kalitateagatik nabarmendu da errezitaldia. Opera 2001 enpresaren eskarmentu handiko enpresaren laguntza izan dute errezitaldia aurrera ateratzeko.

Errepertorio liriko ezaguna izango du emanaldiak, publikoak Nessun dorma edo Donna è mobile bezalako opera abestiekin gozatu du. Partiturei berezko duten indarra ez oztopatzeko, emanaldiak eszenografia sinple bat izan du, talentu handiko abeslari eta musikariek izan dute potragonismo guztia.

Ikus-entzuleek txalo beroak eskaini dizkie eszenatokira igo diren guztiei eta Ozenki elkarteari, besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen