Otsailaren 5etik aurrera LEK-eko asteburuetako ekintzak berriz ere martxan izango dira

6
541

Testua: LEK.

Aurreko post-ean komentatu genizuen bezala, eskola kiroleko lehiaketak, printzipioz urtarrilaren 28rarte bertan behera gelditu ziren. Atzo ordea, Gipuzkoako foru aldundiak, eskola kiroleko lehiaketak berrabiarazteko jakinarazpena bidali zuen eta asteburu honetatik aurrera, asteburuetako lehiaketak normaltasunez burutu ahal izango dira. LEK-eko asteburuetako ekintzak otsailaren 5eko asteburuan bueltatuko dira, gure egutegian asteburu honetarako zubia aurreikusita geneukalako . 

Dakizuen bezala, badira bi aste, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 2. edizioa  martxan jarri genuela. Harrera bikaina izaten ari da ekimenak beste behin. Familia asko hasi dira ekimenean parte hartzen eta 2 aste hauetan 70 familiek hartu dute parte eta ia 100 tontor egin dituzte guztira, beraz, pozik egoteko moduko datuak direla esan dezakegu. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Ekimena maiatzerarte luzatuko dugu eta espero dugu orain arteko parte hartzea areagotzea. Orain arte parte hartu ez baduzue eta ekimenean parte hartu nahi baduzue, esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz,  parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.

Bukatzeko, ostiral honetan, urtarrilak 28a jai eguna da Arizmendi ikastolako lehen hezkuntzan, beraz, ez da eskola kiroleko saiorik izango. Gainontzeko ikastetxeetan, jaieguna ez denez, ostiraleko saioak normaltasunez burutuko dira.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

6 IRUZKIN

  1. Kaixo LEK,

    Gure seme alaba batzuk Covid ziurtagiria (nik beste izen bat jarriko nutzake) dela eta ezin dute eskola kirola praktikatu. KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!…. baina gure seme alabentzako? LEK-eko erabiltzaileak dira eta ez dute izan inongo apoiorik, publikoki inongo erakunderik ez du aldeko ezer esan eta LEK-en ikuspegitik bereziki mingarri egiten zait.
    Ekitatea, inklusioa, berdintasuna… beti erabiltzen dituzuen hitz politak baina orain ariketa praktiko bat egiteko aukera duzue edo gutxienez enpatia pixka bat erakusteko.
    Eta isiltasuna, benetan ezer ez esatea baino okerragoa da.
    LEK-en defendatzaile sutsua izan nauzue baina zerbait egin-esan ezean…

  2. Datorren astian kentzen daue, beraz aurki berriro ahal izango dute betiko ekintzetan parte hartu. Argi dauena da, masiboki herrixak erabaki bat hartzen dauenian, politikutxuek ezin dauiela “neurrixen” diktadura aplikau.

    Ea ikasten gauen eta ulertzen gauen hirugarren pintxazue masiboki ezbou onartzen eztala laugarren bat egongo. Aldiz hirugarrena onartuz, laugarrena, boskarrena … n-garrenera helduko gare.

    Txalo itxen urten zienak gauzak nola jun dien ikusita oin berriro aterako zien txalotzera?

    • Bai horixe, txarrena da gehiengoak erabaki duela nazi pasearekin bizitzea eta gehiengo horren barruan: LEK, gure udala, alderdi politiko guztiak (geruau eta antz gehixau daukie euron artien!), kirol klubak, federazioak.
      Datorren asterako kentzeak ez nau larrei lasaitzen, etxean ondo ikasi dugu eta (baita nire seme alabek ere) artaldetik irteteak zer dakarren…
      GORA EKITATEA, BERDINTASUNA, INKLUSIOA… eta amamaren ortuko piperrak!!

      • VOX ez dago Arrasaten… baina edozelan ardi asko badago pozik legoke VOX, jaioa da eta artaldeak maneiatzen

  3. Politikarixak die lehengo sumisuak. Uste daue sumisinuaz ( + probetxu ekonomiko ustela) eurak salbauta dazela. “Jolasa” bukatzen danian, ikusikou jolasan jabiek protekziñua emungotzien. Angela Merkel, Sebastian Kürz, Magdalena Andersson, Igor Matovic, Mari Murga, Don Simon, el Ministro Maskar Illa, etab.-ek retiretan joietzak. Noiz ikusi dittugu ba politikarixak alde batera itxen? Nürnberg-eko epaiketak bueltauko die, eztaukot inungo zalantzarik.

    Zure amaman piperrak gustora jango genduke batzuk jeje.

  4. Sumisiñua eta artaldia hain identifikauta daukotzuen garun pribilejiauok suposatzen dot kritikotasun eta jarrera askatzaile berdiña daukotzuela beste gai batzutan. Iguel zuek izen zeikie sumisiñotik atarako gaitxuzten politikuak. Nire botue badaukotzue.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen