San Juan jaien atarian, 3. Salve Solstitium kontzertua eskainiko dute Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak. Ostiral honetan, hilak 13, arratsaldeko 20:00etan, Arrasateko San Frantzisko Elizan.
Hitzordurako espreski osatutako orkestra lagun, Goikobalu Abesbatzak eta Arrasateko Gazte Abesbatzak Txomin Maidaganen zuzendaritzapean hainbat pieza eskainiko dute, hala nola, Ruper Ordorikaren ‘Mundua biltzen duen Oihartzuna’, Georges Bizet-en Carmen operako ‘Habanera’ entzutetsua eta belarriak goxotzen dituen The Sound of Music pelikulako ‘Edelweiss’ pieza.
“Urteko hitzordu berezienetakoa da hau guretzat eta mimo handiz prestatutako programa eskainiko dugu. Gainera, hain kuttunak ditugun San Juan jaiak ate joka dauzkagula, sorpresaren bat edo beste ere egongo da. Oraingoan, aitari lekukoa hartuko diot kontzertu osoan zehar, baina ez dut oso urruti izango, abeslari moduan arituko da eta”.





