Ostalaritzaren aldeko mozioa aurreratu eta onartu egin da osoko bilkuran

0
532

Ostalaritzaren aldeko mozioa gaurko osoko bilkuran aurreratu dute, arratsaldeko 18: 00etan Herriko Plazan hitzordua izan duten ostalariei erantzuteko. Mozioaren irakurketan herriko alderdi politikoetako udal arduradunak izan dira. Mozioa eguneko lehen puntura aurreratu ahal izateko, bozketa telematikoa egin da, eta bertaratutako ia guztiak ados agertu dira.

Arrasateko EH Bilduko Maider Morrasek honakoa adierazi du: “Ostalariei esker banatu dira laguntzak. Mobilizatu egin dira eta eman zaizkien laguntzak lortu dituzte. Sektore hau egoera tamalgarrian dago, eta oraindik ez dira guztiz aztertu horrek ekarriko dituen ondorioak. Mozio honen alde gaude eta hurrengo laguntzak herriko gobernuak nola bideratuko dituen jakitea gustatuko litzaiguke.”

EAJ-tik adierazi dutenez “alde aurkeztuko gara herriko ostalariek luzatu duten mozioarekin eta Aldundira luzatuko galdera ezagutzeko hurrengoko erabakiak”.

Alde: EAJ, Elkarrekin Arrasate, EH Bildu

Abstentzioa: PSE

Irakurri mozio osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen