Kartela eta bideoa: Arrasateko Ostalariak taldea.
Mobilizazioa datorren astelehenean izango da, abenduak 28, Arrasateko Ostalariak taldeak antolaturik. Bertan erreskatea eskatuko dute, batez ere Eusko Jaurlaritzari zuzendurik, premiazkoagoa baita sektorearentzat. Hitzordua 18:00etan izango da Maiatzaren 1eko plazan, eta antolatzaileek gonbitea egiten diete Aretxabaletako eta Eskoriatzako ostalariei eta herritar guztiei mobilizazioan parte har dezaten.