Ostalariek terrazetan egindako inbertsioen diru-laguntzaren bigarren deialdia jarri da abian

0
295


2020ko martxoaren 14tik 2021eko apirilaren 30a arte eginiko material erosketak edo inbertsioak lagunduko ditu (toldoak, sonbrilak, jaimak, manparak, altzariak, berogailuak…). Gehienez, %25a finantzatuko da, 2.000 euroko mugarekin enpresa edo aktibitate bakoitza.


Berraktibazio Planaren neurri-sortan jaso da ere terrazen azalera-bikoizketa eta ordutegiaren zabalpenaren mantenua 2021ean.
Udalaren jomuga, Covid-19ak saihesteko ezarritako itxialdian, ostalaritza alorreko enpresa txiki eta autonomoak lagundu, euren biziraupena bermatu eta enplegua babestea da.

Arrasateko Udalak ostalaritza eta bestelako aktibitateek terrazetan egindako inbertsioak laguntzeko diru-laguntza lerroaren bigarren deialdia jarri du abian. Laguntza hau Udala herriko ostalaritza babestu eta indarberritzeko sortu duen Berraktibazio Planaren baitan kokatzen da. Lehen deialdia 2020ko azaroan kaleratu zen. Orain, Udalak, bigarren deialdia onartu du 80.000 euroko inbertsio osoa ahalbidetuz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Udalak laguntza-lerroa abian jartzeko.
Laguntzak Arrasateko establezimenduei zuzenduta daude, beti ere, aktibitatea garatzen den lokalaren kanpo aldean jarritako instalazioak finantzatzeko jomugarekin. Hori horrela, laguntzaren onuradunak izango dira Arrasateko ostalaritza, eta baita, ostalaritza aktibitatean zehazki ez daudenak baina lokal kanpoan, terraza zerbitzua daukatenak.


2020ko martxoaren 14tik 2021eko apirilaren 30a arte eginiko material erosketak edo inbertsioak lagunduko ditu (toldoak, sonbrillak, jaimak, manparak, altzariak, berogailuak…). Gehienez, %25a finantzatuko da, 2.000 euroko mugarekin enpresa edo aktibitate bakoitza.


Eskaerak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 30ean bukatuko da.

Terrazen azalera-bikoizketa eta ordutegiaren zabalpena mantenduko dira 2021ean
Datorren urtera begira, Arrasateko Udalak pandemia garaian ostalaritza sektoreari begira hartutako hainbat neurriri jarraipena emango die: hala nola, terrazen bikoizketa eta ordutegien zabalpena mantenduko da.

Honela, terrazei espazio bikoitza ahalbidetzen jarraituko du Udalak, uda aurreko deseskalatze fasean egin moduan, inolako kostu gehigarririk gabe.

Ordutegien kasuan, berriz, terrazak irekitzeko ordutegia zabalduko da 2021ean, pandemia garaian onartutako zabalpena mantenduz: goizeko 7:30ean ireki ahal izango dute zerbitzuak emateko, orain arteko goizeko 10:00ak ordez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen