Ostalariak Herriko plazan bildu ziren berriz “berehalako erreskate duina” eskatzeko

0
524

Beheko argazkia: EH Bildu / Goikoa eta bideoa: Arrasateko ostalariak.

Arrasateko ostalariak Herriko plazan bildu ziren atzo “berehalako erreskate duina” eskatzeko. Goizean elkarretaratzea egin zuten Lehendakaritzaren aurrean, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko kideekin batera. Bertan langileak dauden egoera “ezegonkor eta prekarioa” agerian utzi zuten, eta “ostalaritza, gaur egun, ez da infekzioen arreta foku” azpimarratu ere.

Bestalde, gaur goizean, ostalariek auto karabana egin dute. 30 bat ibilgailuk osatutako auto karabana Ordiziatik eta Donostiara abiatu da euren egoera salatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen