Ospitaleko bi erabiltzaileri urtebeteko kartzela zigorra jarri zaie mediku bat erasotzeagatik

0
1313

Erietxeko erabiltzaileetako bati 2021ean medikuak “amigdalitis akutua” diagnostikatu zion. Pazienteak probak egin ziezaizkiotela exijitu zuen, eta medikuak ezetz erantzun zion “irizpideak betetzen ez zituelako”. Ondoren, pazienteak eta bere guraso batek medikuari mehatxuak, irainak eta eraso fisikoak egin zizkioten.

Argazkia: MB artxiboa.

Gertaerak 2021eko maiatzaren 8ko eguerdiko 14:00 aldera izan ziren, Efe agentziak jakitera eman duenez.

Auzipetuetako bat Larrialdi-zerbitzuetara bertaratu zen, “ahultasuna eta eztarriko mina” zituela, Osakidetzako akusazio probisionalak azaldu duenez.

Medikuak “amigdalitis akutua” diagnostikatu zion eta jarraitu beharreko tratamendua azaldu zion.

Hala ere, pazienteak ez zuen ontzat hartu, eta boxesetako gunera eramatea exijitu zion, bertan odol-analisi bat egin ziezioten, medikazioa jaso zezan eta PCR proba bat egin ziezaioten.

Medikuak erantzun zion horretarako “ez zuela irizpideak betetzen”, eta hori entzunda, emakumezko pazientea zutik jarri zen, eta ondokoak bota zizkion gazteleraz:

“Me cago en tus muertos, zuk zer dakizu, egidazu covidaren PCRa, eta nor uste duzu zarela?”.

Ondoren medikua “iraintzen eta mehatxatzen” jarraitu zuen, bertatik joan zen eta bere amarekin itzultzean, amak ere “iraindu eta mehatxatu” zuen.

Pazienteak orduan “ukalbikada bat bota zion” medikuari baina medikuak “saihestu zuen”. Gurasoak medikuari “eskuarekin zartada bat” eman zion, eta ondorioz medikuak zeraman “pantaila babeslea bota zion, aurpegian zauriak eta urradurak eraginez”.

Egoera honetan, medikua “bere burua defendatzen saiatu” zen beste pertsona batzuk iritsi ziren arte, erasotzaileak berarengandik aldenduz.

Epaiketa Donostian egin da eta bi erasotzaileak akusazioaren eskaerekin ados azaldu dira. Hau da, onartu dute funtzionario publiko baten aurkako atentatua egin zutela, eta urtebeteko espetxe zigorra onartu dute.

Pazientearen amak onartu du ere lesio arinak eragin zituela, eta ondorioz 300 euroko isuna ordaindu beharko du. Aringarri bezala aplikatu zaio eragindako kaltea erreparatu izana.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen