Orientazio proba eta biodibertsitate ibilaldiko izen-emateak zabalik dira

0
187

Irudiak: Debagoieneko Mankomunitatea.

Puntaik Punta jaialdia asteburu honetan ospatuko da Arrasaten, eta ekitaldi ugariren artean Orientazio proba irekia ospatuko da, 14 urtetik gorakoentzat. Familian nahiz taldeka parte hartu ahalko da, baita banaka ere. Ondo pasatzeko aukera polita izango dugu. Monterron parkean ospatuko da zapatuan arratsaldeko 16:30ean. Saria bertako produktuen otartxo bat izango da. Izen-ematea

Biodibertsitatea ibilaldia: Hasiera Biteri plazan izango da goizeko 10:00etan. Arrasateko herrigunearen eta Elorregiren arteko bidea egingo da, Arrasateko basozain batek errekaren berezitasunak azalduko ditu. Izen-ematea

Hortaz gain, argazki rallya zozketa eta-guzti antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak, besteak beste. Puntaik Puntako jardueretan parte hartzen baduzue, Instagramen zuen argazkiak partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Ondo pasatzen duzuela ikusi nahi dugu. Gainera, #puntaikpunta22 traola erabiltzen baduzue eta @turismo_debagoiena aipatzen baduzue, bertako produktuen otar bat irabazteko zozketan parte hartuko duzue.

Jaialdiko 3 gune nagusien mapa:

Jaialdiko 3 gune nagusien egitarauak:

Autokarabana gunea:

puntaikpunta.turismodebagoiena.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen