Opera martxoaren 27an itzuliko da Arrasatera Ozenkiren eskutik

0
700

Argazkia eta kartela: Opera 2001.

Ozenki elkartearen eskutik opera martxoaren 27an itzuliko da Arrasatera. Pucciniren ‘Turandot’ (Nessun Dorma) operarekin itzuliko da.

Igande honetan, otsailak 5, Opera 2001 konpainiak taularatuko duen operarako sarrerak salgai jarriko dira. Antzezpenak abeslari, koru eta aktore talde zabala izango du, ia 100 pertsona eszenan, Pleveneko (Bulgaria) orkestra sinfonikoarekin batera, Martin Mazickek zuzenduta.

Opera martxoaren 27an izango da, arratsaldeko 20:15ean, Amaia Udal Antzokian. Sarrerak ohiko kanaletan erosi ahal izango dira: Kutxabanken, Amaia antzokiko leihatilan, Arrasateko Udalaren webgunean, eta eta elkartearen posta elektronikoan, ozenkielkartea@hotmail.es . Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen