Opera eta umorea izan dira nagusi Amaia antzokiko Gala Lirikoan

0
543

Ozenki elkarteak ‘Una noche en el teatro de la comedia’ antzezlan lirikoa estreinatu du. Oso ezagunak diren Tosca, La Bohème, Rigoletto nahiz zarzuela ospetsuen zatiak interpretatu dira. Ikusle ugari izan dira Amaia antzokian, opera gozatzen.

Bertan era erraz, arin eta atseginean arratsalde liriko atseginean murgildu dira entzuleak, lirika ederrez gozatu dute bertaratu direnek.

‘Una noche en el teatro de la comedia’ antzerkiak denetik izan du: umorea, erritmoa eta batez ere musika. Tosca, La Bohème, Don Giovanni… Operaren eta zarzuelaren historiako partitura aipagarrienetako batzuk abestu dituzte, zaleen txalo zaparradak irabaziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen