Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, otsailaren 6an komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina jarri zen abian, ontzi arinekin batera pilatzen den hondakin ezegokien (inpropioen) kopurua gutxitzeko helburuz. Kanpainak dagoeneko bailarako herrien erdia zeharkatu du; Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta eta Bergara. Orain, bailarako gainontzeko herrien txanda da eta datorren larunbatetik hasita, larunbatero saioak izango dira Elgetan, Oñatin, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan, hurrenez hurren.
Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.
Orain arte 288 herritarrek parte hartu dute kanpainan: 197 herritar izan dira informazio puntuetara hurbildutakoak eta 75 tailer zein egitasmoetan parte hartu dutenak. Horiez gain, 16 herritarrek egin dute on line ekarpenen bat, hondakin inpropioen kopurua murrizteko ideiak emanaz. Ekarpenak egiteko epea martxoaren 27ra arte dago zabalik. On line zein aurrez aurre kanpainan parte hartzen dutenen artean, kanpainarako bereziki sorturiko kotoizko poltsak eta soltean erosteko zakuak zozketatuko dira.
Gaztetxoenekin lotuta, ontzi arinak egoki sailkatzeko tailerrak antolatu dira: ontzi arinak eta ohitura egokiak lotzen dituen murala, ontzi arinen ginkana eta herriko kaleetan zehar egiten den hondakinen karakterizazioa, besteak beste.
Ontzi arinen bilketan topatzen diren hondakin ezegokien edo inpropioen kopuruak, ingurumen kalteez gain, azken 2 urteotan 150.000€-ko galera eragin dio Mankomunitateari. Beraz, animatu eta parte hartu on line egitasmoan zein aurrez aurreko ekintzetan. Izan ere, ondo bereiztua asko aurreztua da!
Datozen ekimenetarako datak, herriz herri:
Martxoak 6 – Elgeta
Martxoak 13 – Oñati
Martxoak 20 – Eskoriatza
Martxoak 27 – Leintz Gatzaga