Beheko testua, argazkia eta kartela: Ez Donk Amaitu.
Aspalditik bi urtetik behin RIPen lagunek taldearen eta belaunaldi hartatik galdutako lagunen omenez topaketa egin izan dute, eta baita kontzertua ere.
Ez Donk Amaitu-k topaketa hori antolatu dugu azaroaren 26rako. Gau horretan kontzertua izango da Gaztetxean 22:00etan hasita, eta honako taldeek hartuko dute parte: 112 (Arrasateko punk-rock talde gaztea); Kañeria 13 (Garagartzako punk-rock talde leyenda, agertokira oso gutxitan igotzen dena); Pubic Enemy (Madrilgo punk-rock taldea) eta gau honetarako berrasmatutako Perlata & Perlitak (Arrasateko punk-rock taldea eta lagunak).
Bide batez, bi urtetik behin egin ohi den efemeride honekin lotuta, Ez Donk Amaitu-k erabaki dugu Arrasateko herriariari buruzko panelei –Kulturateko klaustroetan iaz ikusgai egon zirenei- hautsa kendu eta kalera ateratzea. Kalera, bai, baina gainera itxi behar izan dituztelako kaleari dagoeneko bizitza ematen ez dioten hainbat negozioren erakusleihoetara hain justu.
Gogoan izango duzuen moduan, panel horiekin saiatu ginen Arrasateko 80ko hamarkada laburbiltzen eta deskribatzen, gero herritarrek garai horren euren irakurketa propioa egiteko. Argazki, kartel, prentsa iruzkin eta bestelakoen bitartez orduan gertatu zena ekarri nahi izan genuen, batzuen oroimena freskatzeko eta beste batzuen jakin-mina asetzeko. Eta, jakina, itxi behar izan dituzten negozioak ere 80ko hamarkadako Arrasateren parte izan dira. Iaz Biona ireki genuen, eta ez dago garai hobeago ezta txarragorik, baina gero eta lokal gehiago daude itxita herrian, eta horren gaineko hausnarketa ere bultzatu nahiko genuke.
Hauek dira panelak aurkituko dituzuen erakusleihoak:
- Aranzabal. Iturriotz kalea 15
- Lanas stop. Okendo kalea 5
- Koro. Otalora kalea 1
- Zubizarreta galeria. Zerkaosteta kalea 6
- Mabel. Olarte 2
Horrez gain, aurreko urtean ere konplize izan genituen Kulturateko bibliotekako langileek opari handia egin digute mondrauetarrei. 2021ean Kulturaten egin genuen erakusketarako sortutako material guztia bibliotekako webgunean publiko egin dute.
Hemen daukazue guztia ikusgai:
www.arrasate.eus/biblioteka/ezdonkamaitu
Eskerrik asko dendariei, musika taldeei, AGAKOri, Udaleko Tokiko Garapenari, bibliotekako langileei eta moduren batean parte hartu duzuen guztioi!
Ez Donk Amaitu!
