Goizean Txoronpio, Txoronpia eta Galtzagorri haurren eskutitzak jasoko dituzte.
Argazkia: MB artxiboa.
Bihar, larunbata, abenduak 24, egun berezia da Euskal Herri osoko haurrentzat. Ilusio handiz itxarongo dute Olentzeroren opariak. Goizean Txoronpiori eta Txoronpiari eskutitzak emateko aukera izango dute oraindik, aurten Galtzagorriren laguntzarekin. Hau da Arrasateko kaleetan zehar egingo dute ibilbidea:
11.20 : Munar
11.40 : Uribe auzoa (goiko plaza)
12.00 : San Andres (Kurtze txiki plaza)
12.20 : Aprendices plaza (etxaflero bako gunia)
12.40 : Musakola (San Isidro eliza ondoan)
13.00 :Santa Teresa (plazan)
13.30 :Seber Altube plaza
Arratsaldean berriz, protagonista Olentzero izango da. Urtero bezala, Arrasateko kaleetan barrena ibiliko da txikienen azken gutunak jasotzen. Olentzeroren karroza arratsaldeko 18:15ean aterako da Zigarrolatik, eta honako ibilbidea egingo du: Zigarrola, Gipuzkoa etorbidea, Maalako errebala, Portaloia, Erdiko kale eta Herriko plaza. Herriko plazan arrasatearrak agurtuko ditu Olentzerok.




