Bere webgune berria aurkeztuko du Olatz Musika Akademiak ekainaren 19ko ikasturte amaierako kontzertuan

0
2339

Argazkia: Jon Alza

Olatz Musika Akademiak bere ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du ekainaren 19an, ostiralez, arratsaldeko 18:00ean Kulturateko areto nagusian. «Beti bezala, bakarka zein taldean, musika emankizun eder bat prestatu dugu, piano eta gitarra ikasleekin. Gogora ekarri nahi dugu herriari zabaltzen eta eskaintzen zaion kontzertu ireki bat dela eta interesa duen edonor ongi etorria izango dela bertara», azaldu digu Olatz Urkia, akademiako arduradunak.

Era berean, Olatz Musika Akademiak bere webgune berria aurkezteko baliatuko du momentua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen