Olatz Musika Akademiak Gabonetako kontzertua eskainiko du ostiralean

0
389

Testua: Olatz Musika Akademia. Argazkia: MB artxiboa.

Abenduaren 15ean, ostirala, Olatz Musika Akademiako ikasle batzuek Gabonetako kontzertua eskainiko dugu. Gabonetako kontzertuaren helburua bertaratutakoekin batera abesteko giroa sortzea da. Kontzertua xumea, hurbila eta atsegina izatea nahi dugu. Ez da luzea izango, 18:00etan hasiko gara eta talde handiekin hiruzpalau abesti joko ditugu.

Aurten Kulturolan izango da, guretzat berria izango dena. Kultur gune horretan eszenatoki txiki bat dago eta bertako elkarteen baimena lortu dugunez bertan egin ahal izateko, gure ametsetako planak aurrera jarraitzen du. Zure presentzia ere eskertuko genuke, eta abestera gonbidatuta zaude, noski.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen