Olatz Akademiak Gabon kontzertua eskainiko du abenduaren 20an

0
372

Argazkia: Olatz Musika Akademia.

Ekitaldia “akademia txokoan bertan izango da, beraz, oso espazio txikian izango da. Ikasle hasiberrienekin edo eta gaztetxoenekin egiten dugu, eta aurten, ikasle dexente adoretu dira bertan parte hartzera, 21 hain zuzen”.

8-11 urte bitarteko ikasleak dira eta “pianoz, ukeleleaz eta gitarra klasiko zein elektrikoaz gabon kantaz gozazeko aukera eskainiko digute”.

“Espazio txikia denez, bi txanda motzetan antolatu behar izan dugu kontzertua, hurrengo urteetarako beste espazio batzuetan pentsatzen hasi beharko dugu”.

Ondorengoa izango da egitaraua:

  1. txandan (17:15-17:45)
  • Hator hator (pianoaz)
  • Txerri dantza (piano eta gitarrez osatutako taldea)
  • Bada badun (ukeleleaz)

2. txandan (18:15-18:45)

  • Hator hator (pianoaz)
  • Din dan don (gitarrez)

Egitarauak jasotzen duen bezala, “Txerri dantza joko dugu. Uste dut Arrasateko kantza zoragarri hau, lehen aldia izango dela gitarra eta pianoarekin entzungo dena”.

“Kontzertu xumea, goxoa, gertukoa izango da, zeinetan ikusleei ere kontzertuan parte hartzera egiten diegun gonbita eta horrela, guztion artean, momentu goxo eta eder bat bizitzen dugun”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen