Ointxe!-k klubaren eguna ospatuko du Saskialdia ekitaldiarekin larunbatean

0
107

Larunbat honetan, hilak 16, Arrasateko plazan Klubaren eguna ospatuko dugu, OINTXE! SASKIALDIA. Goizetik hasita eta egun osoan zehar jolasak, txikienentzako lehiaketak eta guztiontzako lehiaketak izango ditugu. Sariak eta hainbat ekitaldi izango dira saskibaloiz betetako egun bat ospatzeko.

Testua: Ointxe!

Egunean zehar, klubeko talde guztien argazkiak aurkeztu eta ateratzeko ere aprobetxatuko dugu, kontuan hartuta goizean edo arratsaldean bi deialdi egingo ditugula.

lehenengo deialdia 12:30ean izango da, gizonezkoen EBA mailako taldea, Lehen Nazional Mailakoa, probintzia mailako A eta B taldeak, gazte mailako A eta B taldeak, kadete mailako errendimenduko taldea eta kadete mailako emakumezkoen Euskal Ligako taldea.

Bigarren deialdia 17:30ean izango da: emakumezkoen nazional mailako taldea, gazte mailakoa, kadete mailako errendimendukoa, infantil mailako errendimendukoa, infantil mailako mutilen errendimendukoa eta infantil mailako mutilen parte-hartzekoa.

Azkenik, 18:00etan, 2010, 2011, 2012 eta 2013ko Saskieskolako kategoria guztien txanda izango da. “Argazkietarako talde bakoitzaren ekipazio ofiziala eraman behar dugu.
Zuek guztiok zain izango zaituztegu Ointxen! Saskialdian”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen