Argazkiak: Angel Ayastuy Guridi.
Ointxe! taldeak atzo ospatu zuen klubaren eguna Herriko plazan. Egin ziren jardueren artean, taldeak aurkezteko eta argazki ofizialak egiteko aprobetxatu zuten. Angel Ayastuy izan zen argazkilaria.
Goizean gizonezkoen EBA mailako, Lehen Nazional Mailakoa, probintzia mailako, gazte mailako, kadete mailako errendimenduko eta kadete mailako emakumezkoen Euskal Ligako taldeen argazkiak egin zituzten. Arratsaldean berriz, gainerako taldeen argazkiak egin zituzten.