Lehiaketara 87 ikus-entzunezko aukeztu dira, eta epaimahaiak Oihan Loiti Iraolaren ‘Izan burua, altxa burua’ lana saritu du. Gazteen Sariari dagokionez, Izadi Zumalde eta Peru Arrese herrikideek irabazi dute. Sari banaketa atzo ospatu zen.
Argazkia: Antolakuntza / Bideoa: Oihan Loiti Iraola.
Aurten denera 87 lan aurkeztu dira, eta arrasatearraren ‘Izan burua, altxa burua’ iragarkiak irabazi du saria.
Aurtengo edizioaren gaia ‘sakelako telefonoak eta adin txikikoak’ izan da. Lehiaketan parte hartzeko, 30 segundoko ikus-entzunezko bat aurkeztu behar izan da.
Epaimahaiak Oihan Loiti Iraolaren ‘Izan burua, altxa burua’ lanari saria aitortu dio, nabarmenduz “spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna”.
Sari banaketa atzo ospatu zen Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, eta Oihanek 1.000 euroko saria jaso zuen.
Publikoaren saria, aldiz, ‘Gora begira mundu berria’ lanak jaso du, Julen Calderon Soriak, Garazi Prieto Fernandezek eta Zaloa Garcia Rodriguezek egina.
Taldekideek 500 € jaso dituzte, eta euren iragarkiak 800dik gora bozka izan ditu.
Mondragon Unibertsitateko ikasleen iragarkiei dagokienez, saria ‘Distrakzioaren adikzioa’ jaso du, baita 500 € ere. Egileak Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta dira.
Gainera, hiruko honek musika-sinkronizazioaren saria ere lortu dute. Epaimahaiak iragarkiaren “musika egokitasuna eta originaltasuna” azpimarratu ditu.
18 urtez azpiko ikasleen lana saritzeko, Gazteen saria eman da. Peru Arrese eta Izadi Zumalde arrasatearrek irabazi dute saria, ‘Heldua zu zara, heldutasunez jokatu’ iragarkia eginda.
Arrasateko Arizmendi ikastolako ikasleen iragarkirik onenaren saria Eider Sanchezek, Maddi Lasak eta Itxaso Lopezek irabazi dute, ‘Zuk zeuk erabaki’ lanarekin. Zorionak guztiei!
Hain zuzen, ikastola honek, Mondragon Unibertsitateak, Arteman komunikazio agentziak eta Aretxabaletako Udalak antolatzen dute lehiaketa.
Aurtengo babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izan da. Laguntzaileen artean Bai Euskarari elkartea eta Music Library daude.
Albistea osatzen gabiltza




